XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

7 URTE - B EREDUA.

ETXEA-FAMILIA.

GIROTZEA.

Haur bakoitzak marrazki bidez bere etxeko atalak ager ditzala, gela bakoitzaren funtzioa adieraziz.

Ikasgelan etxe batetako atal desberdinak antola ditzakegu eta mimikaz antzeztu bakoitzean egiten dena.

Ikasgelan etxeak duen atal berezi bat antzeztuko dugu.

Adibidez: sukaldea; bertan ogitartekoak, banderilak eta janari egoki batzuk gertatu.

Mahaia prestatu (plater, baso, goilare, sardeska, serbileta...) eta jan ondoren dena txukun garbitu eta tresnak jaso, garbitasun eta ordena ohiturak har ditzaten.

Etxe mota desberdinak bereizi: pisuak, txaletak, etxeorratz, baserriak, txabolak...... herriko auzoak bixitatuz.

Haur bakoitzak bere ahaidego erlazio zuzenenak ongi uler ditzan ondorengo eskema hau jarraituz ormirudi hau presta dezake: aitona / amona / aita / senideak / ama.

Guzti hau marrazki edo argazki bidez egin dezakete.

Bestalde, helburu berdina osatuz haurrek euren osaba-izeba eta lehengusuen berri gelan ager dezatela.

Haur bakoitzak familia barruan duen funtzioaz jabetzeko, senideen eta gurasoen lanbide eta eginkizunak ager ditzala gelan.

Era berean, berak eskeini diezaiekeenaz ohartarazteko hainbat eginkizunez hitzegin dezakegu.

Adibidez: zenbait erosketa egitea, mahaia jasotzea, jantziak beren tokian uztea, sukaldea garbitzea, atea irekitzea, jostailu eta liburuak jasotzea.